Lurralde-antolamenduaren esparruan basoak kudeatzeko tresnak dira. Horien edukia nahitaezkoa eta betearazlea da. Ezaugarri geografiko, sozioekonomiko, ekologiko, paisaiako edo kultural homogeneoak dituzten baso-lurraldeei aplikatzen zaie.
Gutxienez, honako atal hauek bildu behar dituzte:
- Lurralde-esparruaren mugaketa, eta ingurune fisikoaren eta biologikoaren ezaugarritzea.
- Esparruan dauden mendi eta paisaien, horien erabilera eta aprobetxamenduen, eta babes-irudien deskribapena.
- Alderdi juridiko-administratiboei buruzko azterketa.
- Ezaugarritze sozioekonomikoa.
- Erabileren zonakatzea, eta bateragarritasunei eta lehentasunei buruzko azterketa.
- Aurretiaz finkatutako helburuak betetzeko jardunen plangintza: basoberritzea, hidrologia- eta baso-leheneratzea, suteen prebentzioa eta itzaltzea, aisia-erabileren arautzea eta mendien antolamendua, eta, hala badagokio, ehiza-, arrain- eta mikologia-antolamendua.
- Administrazioaren eta jabeen artean hitzarmenak eta kontratuak sinatzeko esparrua ezartzea.
- Mendiak antolatu eta aprobetxatzeko jarraibideak.
- Planaren berrikuspena kontrolatu, jarraitu eta ebaluatzeko irizpideak.