Basoaren esparruan, Espainian, Estatuko oinarrizko legearekin batera (Estatuan aplikatzekoa), autonomia-erkidegoetako legeak eta, baita ere, lurraldeetako xedapenak daude. Estatuko legea 43/2003 Legea da, azaroaren 21ekoa, Mendiena. Autonomia-erkidegoetako legeen edo lurraldeetako xedapenen adibide gisa, honako hauek aipa daitezke: Asturiasko Printzerriko Autonomia Erkidegoko Legea (3/2004 Legea, azaroaren 23koa, Mendiena eta Baso Antolamenduarena) eta Gipuzkoako Mendien Foru Araua (7/2006 Foru Araua, urriaren 20koa, Gipuzkoako Mendiena).
Esan beharra dago Estatuko legea edo oinarrizko legea nahitaez bete beharrekoa dela Estatuaren lurralde osoan. Hala, autonomia-erkidegoetako legeek edo lurraldeetako xedapenek Estatuko legean xedatutakoaren mende jarri behar dute. Grafikoki adierazita, Estatuko legea litekeen jokaleku zabalena da, eta horren barruan, autonomia-erkidegoetako legeek edo lurraldeetako xedapenek hura murriztu dezakete lurralde bakoitzaren irizpideen edo berezitasunen arabera.
Aurreko terminoak mugatu ondoren, jarraian, 43/2003 Legearen arabera, titulartasuna kontuan izanda Espainian dauden mendien sailkapena zein den adieraziko da:
11. artikulua. Mendi publikoak eta mendi pribatuak
Titulartasunaren arabera, mendiak publikoak edo pribatuak izan daitezke.
Mendi publikoak dira Estatuari, autonomia-erkidegoei, tokiko erakundeei eta zuzenbide publikoko beste erakunde batzuei dagozkienak.
Mendi pribatuak dira zuzenbide pribatuko pertsona fisiko edo juridikoenak direnak, banaka nahiz jabekidetzan izanik ere.
Esku komuneko auzo-mendiek izaera berezi hori dute jabetza komunekoak izateagatik. Jabetza hori zatiezintasunaren, besterenezintasunaren, preskribaezintasunaren eta bahitezintasunaren mugei dago lotuta. Lege horren 2.1 artikuluan jasotakoaren kaltetan izan gabe, mendi pribatuetarako xedatutakoa aplikatuko zaie.
Mendi publikoak: (Titularra erakunde publiko bat bada)
Jabari publikoa (pribilegio handiagoak)
Mendi pribatuak
Pribatuak berez
Esku komuneko auzo-mendiak (pribatuak dira, horietan jabari publikoaren kasuaren antzera jarduten bada ere).
24. artikulua. Mendi babesleen deklarazioa, Mendien 43/2003 Legea aldatzen duen 10/2006 Legearen arabera
Babesletzat deklaratu ahal izango dira titulartasun publiko edo pribatuko mendiak edo lurrak, baldin eta kasu hauetako baten barruan badaude: