Adostasun-ebaluazioaren sistemak

Produktu baten adostasun-ebaluazioa beharrezkoa da, hartan CE marka jartzeko. Horretako adostasun-ebaluazioaren 6 sistema ezartzen dira (1, 1+, 2, 2+, 3 eta 4), non 1+ sistema zorrotzena den eta produktu hauei esleitua: segurtasun handiagoa behar dutenei, eta/edo propietate sentikorragoei dagozkienei, eta/edo produkzioan akats detektagaitzak sortzeko aukera dutenei. 4. sistema, berriz, sinpleena da eta segurtasun txikiagoa behar duten produktuei esleitua.

Sistemak horiek ezartzen dute zer lan egin behar dituzten bai fabrikatzaileak, bai laborategiak eta/edo erakunde jakinaraziak, hala eskatuz gero.

2. taula: Adostasun-ebaluazioaren sistemak eta lan-esleipena.

SISTEMAK FABRIKATZAILEAREN LANAK ERAKUNDE JAKINARAZIAREN LANAK CE MARKAREN DOKUMENTUAK
1

Fabrikako produkzio-kontrola.

Fabrikatzaileak saiakuntza-plan jakin baten arabera fabrikan hartutako laginen saiakuntza osagarriak.

Produktuaren adostasun-ziurtagiria, erakunde jakinaraziaren lanetan eta fabrikatzaileari esleitutako lanetan oinarrituta.

Erakunde jakinaraziaren lanak:

  • Produktuaren hasierako eredu-saiakuntza.
  • Fabrikaren eta fabrikako produkzio-kontrolaren hasierako ikuskapena.
  • Fabrikako produkzio-kontrola etengabe zaintzea, ebaluatzea eta baimentzea (aldizkako ikuskapenak).

CE etiketatzea

Fabrikatzailearen adostasun-deklarazioa, fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiriarekin batera.

1+

  • Fabrikan, merkatuan edo obran hartutako laginen zundaketa bidezko saiakuntza.

CE etiketatzea

Fabrikatzailearen adostasun-deklarazioa, fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiriarekin batera.

2 Fabrikako produkzio-kontroleko produktuaren hasierako eredu-saiakuntza. Fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiria hasierako ikuskapen batean oinarrituta.

CE etiketatzea

Fabrikatzailearen adostasun-deklarazioa, fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiriarekin batera.

2+

Produktuaren hasierako eredu-saiakuntza.

Fabrikako produkzio-kontrola.

Saiakuntza-plan jakin baten arabera fabrikan hartutako laginen saiakuntza.

Fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiria honetan oinarrituta:

  • Hasierako ikuskapenean.
  • Fabrikako produkzio-kontrola etengabe zaintzea, ebaluatzea eta baimentzea (aldizkako ikuskapenak).

CE etiketatzea

Fabrikatzailearen adostasun-deklarazioa, fabrikako produkzio-kontrolaren ziurtagiriarekin batera.

3 Fabrikako produkzio-kontrola

Produktuaren hasierako saiakuntza.

CE etiketatzea

Produktuaren adostasun-deklarazioa.

4

Produktuaren hasierako saiakuntza.

Fabrikako produkzio-kontrola.

CE etiketatzea

Produktuaren adostasun-deklarazioa.

Ikus daitekeenez, produktu batzuek erakunde jakinarazi baten parte-hartzea behar dute agian (1, 1+, 2, 2+ sistemak), eta beste batzuetan fabrikatzaileak berak osa dezake bere kabuz egokitze-prozesua osorik (4. sistema). Sistema bat edo beste aplikatzeak ondorio garrantzitsuak izan ditzake produktua ziurtatzeko erraztasunean edo zailtasunean, eta CE markara egokitzeko azken kostuetan.