Zura zatikatzea
Zura zatikatzea ohol-enborra pieza txikiagoetan banantzean datza. Pieza horiek oholak edo ohol zabalak izan ohi dira. Eragiketa horren helburua da ahalik eta pieza erabilgarri gehienak lortzea, baliagarriak ez diren hondakinak gutxienekora murriztuta.
Zatikatze motak
Ohol-enbor batean, oro har, bi motatako zatikatzeak egin daitezke: zatikatze tangentziala eta zatikatze erradiala. Zatikatze erradialak egonkortasun handiagoko piezak ematen ditu lehortze-prozesuan. Bestetik, zerraketa tangentzialak, zenbait espezietan, beta erakargarriagoak sorrarazten ditu.
Portaera fisiko hobeagoko, kalitate estetiko hobeagoko edo zuraren ahalik eta aprobetxamendu handiagoko piezak lortu nahi direnean, honako zatikatze berezi hauek egin ohi dira:
- OSOKO PIEZAREN METODOA: enborkia zerraz zuritzen da, eta elkarrekiko hari perpendikularrak lortzen dira. Albo zatiak pieza txikiagoetarako erabiltzen dira (hala nola, oholak, birotiloak, etab.).
- HARI PARALELOETAKO ZATIKATZEA: kalitate eskaseko zuretarako erabiltzen da metodo hau. Zabalera bereko eta azal-arrastorik gabeko oholak lortzen dira.
- EBAKETA PARALELOETAKO ZATIKATZEA: enborraren zabalera bereko ohol zabalak lortzen dira; baina, erdiko pieza erraz arrailtzen da. Bestetik, gainerako oholek inguruko eremurantz kurbatzeko joera dute (bertan, izerdia eta hezetasuna areagotzen da).
- EBAKETA ERRADIALETAKO ZATIKATZEA: teorian, pitzatuak eta kopadurak ezabatzeko metodo hoberena da. Ebaketa erradiala da (muineko erradioei jarraitzen die); baina, galera handieneko metodoa da sekzio angeluzuzeneko piezak lortu nahi badira. Hala lortutako piezek betei bizi-bizirik eusten diete.
- CANTIBAY METODOAREN BIDEZKO ZATIKATZEA: bihotza ezabatzeko metodo egokiena da, hura kopatuta edo zimelduta dagoenean. Ohol zabalak lortzen dira, gutxieneko hondakinez. Sistema hau zur exotikoekin erabiltzen da.
- ZATIKATZE HOLANDARRA: metodo hau asko erabiltzen da kalitate handiko zurekin, azalera osoan marrazkia eta sarea lortzen baitira. Zur-galera nabarmena badakar ere, emaitza hobeagoko oholak lortzen dira kalitateari dagokionez.
- TOPATUTAKO HARIEN BIDEZKO ZATIKATZEA: txandakako ebaketak egiten dira koadrante bakoitzean, enborraren ardatzarekiko paralelo; hala, oholak deformatzeko aukera gutxienekora murrizten da.