Mokor bat (ebaki gabeko zur zati bat) uzten da eta zuhaitza eraitsi baino lehentxeago ebakitzen da. Horregatik deitzen zaio "Segurtasun-izkina". Metodo honek garrantzizko abantaila bat du: bisagra zehatz-mehatz azter daiteke zuhaitza eraitsi baino lehen. Gainera, zuhaitza ezin da atzerantz erori izkina horrek eragotzi egiten diolako. Metodo hau egokia da, halaber, aurrerantz edo atzerantz zertxobait inklinatuta dauden zuhaitzentzat.