Motozerraren atzaparrak edo kolpe-leungailuak motorraren karkasaren eta ezpataren arteko pibote-lanak egiten ditu. Jar ezazu atzaparraren edo kolpe-leungailuaren beheko muturra bisagrarako aurreikusitako zabaleraren erreferentzia gisa erabili nahi duzun azalaren tokian. Egiozu bultza etengabe ezkerreko eskuaz aurreko heldulekuari atzeko heldulekua eskuineko eskuaz igotzen duzun bitartean. Egizu ebaketa katea trakzioan duzula bisagrarentzako zabalera egokia lortu arte. Bisagraren zurak lodiera uniformea izan behar du bere luzera guztian. Ez ahaztu eraisteko ziria egindako ebaketan sartzea enborraren diametroaren erdia gainditutakoan.
Era berean, ebaketa kontrako aldetik egin ahal izango duzu katearekin, atzaparraren edo kolpe-leungailuaren goiko muturra bermatu arte bultza eginez. Dena den, metodo honen bidez ebaketa irregularragoa izaten da eta motorrak erresistentzia handiagoari egin behar izaten dio aurre.