Ihesbidea

Ihesbideak langilearen segurtasuna bermatzen du. Zuhaitza erortzen hasten denean, toki seguru batera azkar joan behar izango du.

Zuhaitza erortzen ari den bitartean, haren atzean jarri beharko du, distantzia seguru batera, zuhaitzarekiko diagonalean 45º-ra dagoen toki batean. Zuhaitzak oso handiak direnean, segurtasun-distantzia handiagoa utzi beharko da.

Lur malkarrak badira, edo zuhaitzek adar ugari eta oso adaburu handiak badituzte, enborra zeharka eror daiteke, edo jauzi edo irrist egin dezake. Era berean, zuhaitzak atzerantz egin dezake lurraren kontra jotzen duenean. Kontuz ibili, halaber, adar lehorrekin, zuhaitza erortzen denean jaurti egin baitaitezke.