Adargabetzea

Adargabetzea enborra garbitzeko prozesu bat da. Zuhaitza dagoeneko lurrean dagoela egiten da, enborrari adar lehor eta hezeak kenduta. Enborra arrastatu baino lehen egiten da, eta, beraz, trontzak egiteko eta garraiatzeko prest uzten da.