Honako irudi hauek norabide-ebaketa egiteko dauden aukerak biltzen dituzte, betiere mozketarako zailtasunen arabera. Aukera bakoitza egoera jakin baterako egokia da.
Irekiera angeluko norabide-ebaketa
Egizu beheko ebaketa lehen egindako goiko ebaketarekin guztiz bat etortzeko moduan. Kontuz ibili beheko ebaketa sakonegi ez egiteko. Goiko eta beheko ebaketak zehazki bat ez badatoz, ezin izango duzu behar adina kontrolatu zuhaitzaren erorketa. Era berean, garrantzitsua izango da motozerrari horizontal eustea beheko ebaketa egitean. Ezpataren luzeraren arabera, diametro handiagoko zuhaitzak moztean beharrezkoa izan daiteke goiko ebaketa beste aldetik amaitzea. |
Irekiera-angelu handiagoko norabide-ebaketa
Lur lau edo inklinatuan 70º-tik gorako irekiera-angeluko norabide-ebaketa Beheko ebaketa beheranzko inklinazioaz egiten da zuhaitza botatzeko ebaketari dagokionez. Zuhaitza botatzeko ebaketa norabide-ebaketaren maila berean edo pixka bat gorago egiten da. Bisagra osorik egoten da zuhaitzak, erortzean, lurra ukitu arte. Ohi baino altuagoa den motzondoa uzten da. |
Alderantzizko norabide-ebaketa (Humboldt)
Desnibel handiko maldetan dauden diametro handiagoko zuhaitzak. Gutxienez 45º-koa den irekiera-angeluko norabide-ebaketa Ebaketa horizontala zuhaitza botatzeko ebaketaren maila berean egiten da. Zuhaitza botatzeko ebaketa norabide-ebaketa baino pixka bat gorago egiten da. Zenbait zuhaitzek ezpaletan zatitzeko joera dute. Altuera txikiko motzondoa uzten da. |