Inausketa

Douglas izeiak aldian behin inausi behar dira. Zenbat eta maizago inausi, adabegiak orduan eta txikiagoak izango dira, eta, beraz, zurak kalitate hobea izango du. Adar bakoitzak adabegi bat sortzen du eta adabegi hori adarrak bizirik irauten dueneko hazkuntza-aldietan mantenduko da. Adarra mozten badugu, desagertu egiten da hurrengo hazkuntza-eraztunetan, eta adabegia barne-adabegien barruan geratzen da.

Landareak belarki-landarediarekiko lehian lurraren jabe egin denean has daiteke enborrak botatzen, baina betiere kontuan hartuta inausketaren ondorioz egin litezkeen bakandurek ez dutela utzi behar belarkirik birsortzen. Inausketa goiztiarra egiten bada, kimu berriak atera litezke, eta, beraz, horiek kentzeko esku-hartze gehiago egin beharko dira. Era berean, kontuan hartu behar da landareak adar lodiak baditu, adar horiek lehian arituko direla zurtoinarekin, sustrai eta mantenugai berberekin elikatzen baitira.

Inausketa-prozedura bat zehatz liteke zurarentzat nahi dugun kalitatea modu selektiboan definitzeko, enborren jarraipena eta ikuskapena eginez. Arau gisa, kontuan hartuko dugu landarearen adaburuak bere luzeraren % 40 izan behar duela.

Plantazioaren dentsitatearen arabera, lehen inausketa landareek 4-6 metroko altuerara iristen direnean egin daiteke. Behe-inausketa izango litzateke, 3,5 metrora artekoa, adaburuek azalera guztia estaltzeko. Oinarritik egin daiteke, adarrik lodienak motozerraz eta adarrik altuenak guraizez.

Bigarren inausketa hainbat fasetan egin daiteke tamaina desberdineko bi ohol-enbor lortu nahi izanez gero. Ohol-enborraren ohiko tamaina 2,5 metro da, baina egitura-erabilerarako zura nahi bada, interesgarria izan daiteke ohol-enbor luzeagoak egitea. 2,5 metroko ohol-enborretarako, landareak 10-11 metro izan bhear ditu, eta 6 metrora arte inausi behar da. Inausketa 15 metroko landarearekin egiten bada, 4 metrora arteko ohol-enbor kalitatezkoak lortu ahal izango dira. Este segundo proceso de talado requiere disponer de recursos más especializados.

Adar biziak inausteko aldia irailetik otsailera izaten da. Ebaketa zurtoina hartu gabe eta adar txikirik utzi gabe egin behar da. Ebaketa on batek adabegia txikiagoa izatea eragiten du. Inausketaren hondarrek, behar bezala banatuta, sastrakadia sortzeko aukera gutxitzen dute; baina kontuan hartu behar da zer eragin izan dezaketen suterik bada.