Landareak belarki-landarediaren lehia ezabatzeko bere aterkia sortzen duen arte, Douglas pinuak landaredia horrekin lehian jardun behar du eta beti ez du irabazten. Belar txarrek mantenugaiak eta ura kentzen dizkiote.
Belarki landarediari aurre egiteko, herbizidak erabiltzea da eraginkorrena. Herbizida-tratamenduak landareari kalterik eragin gabe egin behar dira. Herbizida, erabili beharreko dosia eta aplikatzeko prozedura aztertu behar dira metodo egokiaren bidez dagokion dosia aplikatzeko. Era berean, kontuan hartu behar da noiz aplikatu behar den belar txarrei aurre egiteko: loraldian egin daiteke; edo udazkenean, anduiak landare iraunkorretatik kendu behar badira.
Sastrakadia kentzeko, landarea baino erresistenteagoa denez gero, sasi-garbitze mekanikoa da metodorik egokiena. Horretarako, sasi-garbitzeko eta birrintzeko makina traktorizatua erabili behar da, eta, horren osagarri, baita esku-motosega ere, landarea mugatzeko kaltetu gabe.
Bestalde, lurra lantzeko lanek, egin badaitezke, belarki landaredia kentzea ahalbidetzen dute, eta kasu horietan ez da zertan herbizidarik erabili.
Lurraren egoerak eta landare gazteak egotea ala ez kontuan hartuta aukeratzen da metodo bat edo bestea.