Zorionez fauna ugaria baldin badugu, landarea faunagandik babesteko arreta-neurriak hartu behar ditugu. Aurreneko urteetan, landarea kaltebera da hainbat ugaztuni dagokienez, orkatzetik hasita lursaguraino: lehenengoari izugarri gustatzen zaizkio kimu berriak, eta bigarrenari zurtoinak. Kalterik gerta ez dadin, banakako babesak erabiltzea da egokiena; dena den, horrek kostu bat du, ebaluatu beharrekoa. Babesak 60 cm-ko altuera izan behar du sarkina untxia bada, edo 120 cm-koa orkatza bada. Sarkina lursagu bat bada, babes gisa sareak erabiltzea ez da eraginkorra izaten. Kontuan hartu behar da babesa ez badago ondo bermatuta, haizeak altxatzen badu landarea berekin eraman lezakeela. |