Formazio-botatzeak

Douglas izeia poliziklikoa da eta hainbat aldiz irten daiteke hazkuntza-aldi batean. Hori dela-eta, adar ugari ditu eta batzuetan tantai bikoitzak atera daitezke eta urkilak osatu.

Urkilak sortzea ezaugarri negatiboa da zur errentagarri eta kalitatezkoa lortu nahi badugu, eta, hortaz, landare horiek kentzen dira lehendabizi bakandura egiten denean. Dentsitate handirik izan ez eta plantazioan bakanketarik egin behar ez denean, urkilatutako landareak beren onera ekarri nahi baditugu, nahikoa da tantaietako bat kentzea. Gomendagarria hori beti geldialdi begetatibo batean egitea, eta betiere zurtoinaren diametroak guraizeak erabiltzeko modukoa den bitartean.

Prozesu horretan, zurtoin nagusiari lehia egin dieziokeen adarren bat kentzeko aprobetxatzen da.