Espainiako konifero-zuretarako hiru klase bisual ezarri dira, eta, UNE EN 56544 arauak ezartzen duenez, bi 70 mm-ko edo hori baino gutxiagoko lodiera duten piezetarako, ME-1 eta ME-2 izeneko piezetarako alegia (ME siglek, gaztelaniaz, madera estructural, hau da, egitura-zura esan nahi dute), eta beste bat, MEG izenekoa (Madera estructural de grandes escuadrías edo eskuairalde handiko egitura-zura), 70 mm baino lodiera handiagoko piezetarako. Klase bisual bakoitzerako onartzen diren ezaugarriak, berriz, 1. eta 2. tauletan zehaztu dira.
1. taula: b ≤ 70 mm-ko lodiera duten Espainiako konifero-zurezko piezak sailkatzeko zehaztapenak.
Kalitate-irizpideak | ME-1 | ME-2 | |
Aurpegiaren gaineko adabegien diametroa (h) | d ≤ 1/5 "h" | d ≤ 1/2 "h" | |
Adabegien diametroa bizkarrean (b) | d ≤ 1/2 "b" eta d ≤ 30 mm | d ≤ 2/3 "b" | |
Haziera-eraztunen gehieneko zabalera (1) | Pinu gorria | ≤ 4 mm | Ez du mugarik |
Larizio pinua | ≤ 5 mm | ||
Pinu galiziarra eta pinaster pinua | ≤ 8 mm | ||
Intsinis edo radiata pinua | ≤ 10 mm | ||
Pitzatuak | Lehortzekoak (2,3) | f ≤ 2/5 | f ≤ 3/5 |
Lehortze-pitzatuak soilik hartuko dira kontuan honako dimentsio hauetako txikiena baino luzera handiagoa badute: piezaren luzeraren 1/4 eta 1 metro | |||
Tipulak, izpia, izozketa eta eraistea | Ez daude baimenduta | ||
Erretxina-poltsak eta azalartea | 1,5 "h" baino luzera txikiagoa badute onartzen dira | ||
Konpresio-zura | Onargarria piezaren sekzioaren edo kanpoko azaleraren 1/5ean | Onargarria piezaren sekzioaren edo kanpoko azaleraren 2/5etan | |
Zuntzaren desbideratzea | 1:10 (% 10) | 1:6 (% 16.7) | |
Gemak | Luzera | ≤ 1/4 "L" | ≤ 1/3 "L" |
Zabalera eta lodiera | g ≤ 1/4 | g ≤ 1/3 | |
Muina (1) | Onartua Ez da onartzen hezean sailkatzen bada |
Onartua | |
Aldaketa biologikoak | Mihura (V. album), usteltzea eta intsektu xilofagoek egindako galeriak | Ez da onartzen | |
Urdinxka | Onartzen dira | ||
Gehieneko deformazioak (2,4) | Aurpegiko kurbadura | 10 mm (2 m-ko luzerarako) | 20 mm (2 m-ko luzerarako) |
Bizkarraren kurbadura | 8 mm (2 m-ko luzerarako) | 12 mm (2 m-ko luzerarako) | |
Kopadura | 1 mm (25 mm "h"-ko) (2 m-ko luzerarako), hau da ≤ "h"/25 | 2 mm (25 mm "h"-ko) (2 m-ko luzerarako), hau da ≤ 2"h"/25 | |
Bihurritzea edo biribiltzea | Ez du mugarik | Ez du mugarik | |
1) Irizpide horiek hezean merkaturatzeko besterik ez dira aintzat hartzen. 2) Ezaugarri horiek ez dira aintzat hartzen sailkapena hezean egiten denean. 3) % 20ko hezetasunari dagozkio. 4) Deformazio handiagoak onar daitezke, baldin eta eraikuntzaren egonkortasunari eragiten ez badiote (muntaia-fasean zuzendu daitezkeelako), eta horri buruz hornitzailearen eta bezeroaren artean berariazko adostasuna badago. |
2. taula: b > 70 mm-ko lodiera duten Espainiako konifero-zurezko piezak sailkatzeko zehaztapenak.
Kalitate-irizpideak | MEG | |
Aurpegiaren gaineko adabegien diametroa (h) | d ≤ 2/3 "h" | |
Adabegien diametroa bizkarrean (b) | d ≤ 2/3 "b" | |
Haziera-eraztunen gehieneko zabalera (1) | Pinu gorria | Ez du mugarik |
Larizio pinua | ||
Pinu galiziarra eta pinaster pinua | ||
Intsinis edo radiata pinua | ||
Pitzatuak | Lehortzekoak (2,3) | f ≤ 3/5 |
Lehortze-pitzatuak soilik hartuko dira kontuan honako dimentsio hauetako txikiena baino luzera handiagoa badute: piezaren luzeraren 1/4 eta 1 metro | ||
Tipulak, izpia, izozketa eta eraistea | Ez daude baimenduta | |
Erretxina-poltsak eta azalartea | 1,5 "h" baino luzera txikiagoa badute onartzen dira | |
Konpresio-zura | Onargarria piezaren sekzioaren edo kanpoko azaleraren 2/5etan | |
Zuntzaren desbideratzea | 1:6 (% 16.7) | |
Gemak | Luzera | ≤ 1/3 "L" |
Zabalera eta lodiera | g ≤ 1/3 | |
Muina (1) | Onartua | |
Aldaketa biologikoak | Mihura (V. album), usteltzea eta intsektu xilofagoek egindako galeriak | Ez da onartzen |
Urdinxka | Onartzen dira | |
Gehieneko deformazioak (2,4,5) | Aurpegiko kurbadura | 20 (10) mm (2 m-ko luzerarako) |
Bizkarraren kurbadura | 12 (8) mm (2 m-ko luzerarako) | |
Kopadura | 2 (1) mm (25 mm "h"-ko) (2 m-ko luzerarako) | |
Bihurritzea edo biribiltzea | Ez du mugarik | |
1) Irizpide horiek hezean merkaturatzeko besterik ez dira aintzat hartzen. 2) Ezaugarri horiek ez dira aintzat hartzen sailkapena hezean egiten denean. 3) % 20ko hezetasunari dagozkio. 4) Deformazio handiagoak onar daitezke; baldin eta eraikuntzaren egonkortasunari eragiten ez badiote (muntaia-fasean zuzendu daitezkeelako), eta horri buruz hornitzailearen eta bezeroaren artean berariazko adostasuna badago. 5) Parentesi artean adierazitako eskakizun handieneko balioak hartzen dira MEG kalitateak C18 baino klase erresistente handiagoa ematen duenean. |
Hezean sailkatu eta merkaturatutako zuraren erosleak gehiegizko deformazioen ondoriozko lerma handiak izan ez ditzan, horiek lehen kalitatean (ME-1) mugatzeko zeharkako modu bat ezarri da. Horretarako, sailkatzaileak muinaren presentziari eta haziera-eraztunaren gehieneko tamainari dagozkien zehaztapenak aplikatu beharko ditu; hartara, piezetan dagoen zur gaztearen kantitatea mugatuko litzateke, hau da, lehortzean izaten diren deformazio gehienen arrazoi nagusia mugatuko litzateke. Hortaz, gehieneko eraztun-tamainaren eta muin-presentziaren ondoriozko zehaztapenak zura hezean sailkatu eta merkaturatzen bada soilik kontuan hartuko dira; eta pitzatuak eta deformazioak sailkapen hori lehorrean egiten bada hartuko dira kontuan.
ME-1, ME-2 eta MEG izeneko hiru klase bisualetan oinarrituta, honako klase erresistente hauei esleitu zaizkie Frantziako haritzak:
3. taula:klase erresistenteak espeziearen arabera eta klase bisualak Espainiako koniferoen zuretarako.
Espezieak | Kalitate-klasea | ||
ME-1 | ME-2 | MEG | |
Intsinis pinua (Pinus radiata D.Don) |
C24 | C18 | Argitaratzeke |
Pinu galiziarra eta mesetako pinaster pinua (Pinus pinaster Ait.) |
C24 | C18 | - |
Pinu gorria (Pinus silvestris L.) |
C27 | C18 | C22 |
Larizio pinua (Pinus nigra Arn. Var. Salmannii) |
C30 | C18 | C22 |