Norabide-ebaketa behar bezala egindakoan, zuhaitza botatzeko ebaketa egin beharko da; enborraren kontrako aldetik hasita norabide-ebaketaren noranzkoan jardun behar da. Gogoan izan ebaketa bisagrara iritsi arte egin behar duzula, baina hura gainditu gabe. Eskuarki, zuhaitza botatzeko ebaketa norabide-ebaketaren maila berean edo goraxeago egiten da (ikus irudia). Zuhaitza botatzeko ebaketa egiteko teknika enborraren diametroaren eta motozerraren ezpataren luzeraren arabera aukeratuko da.
Erabil ezazu erauzteko barra bat, palanka bat edo eraisteko ziri bat zuhaitza modu seguruan eraisteko. Erreminta horiei esker, zuhaitza ez da kontrako noranzkoan inklinatuko eta, beraz, ezinezkoa izango da ezpata ebaketan trabatuta geratzea zuhaitza botatzeko ebaketa egiten saiatzean. Era berean, ziurta ezazu behar adina erregai duzula motozerraren tangan. Arriskutsua izan liteke zuhaitza botatzeko ebaketa egiten duzun bitartean erregairik gabe geratzea.
La bisagra proporciona seguridad al proceso de tala y derribo
Bisagra da elementurik garrantzitsuena zuhaitza modu seguruan eta garbi eraistea bermatzeko. Bisagra esaten zaio norabide-ebaketaren eta zuhaitza botatzeko ebaketaren artean ebaki gabe uzten den zur-atalari; izan ere, zur eusle horrek bisagra-lanak egiten ditu. Bisagraren funtzioa da zuhaitza erorketan bideratzea. Bisagrako zurak lodiera uniformea izan behar du, eta zuhaitzak gure bularraldearen parean duen diametroaren % 80ko luzera gutxienez. Bisagraren zabalerak, berriz, zuhaitzak gure bularraldearen parean duen diametroaren % 10 izan behar du. 30 cm-tik gorako diametroa duten zuhaitzen kasuan, nahikoa izango da gutxi gorabehera 3 cm zabal den bisagra uztea. Norabide-ebaketaren irekiera-angeluaren arabera, bisagrak denbora luzeagoa edo laburragoa iraungo du osorik. Angelua zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta lehenago apurtuko da bisarra.