Norabide-ebaketa modu askotan egin daiteke. Ez ezazu norabide-ebaketa sakonegia egin. Teorian, ez luke izan behar zuhaitzaren diametroaren % 15 edo % 20 baino handiagoa, betiere diametroa gure bularraren parean neurtuta.
Los tipos de cortes direccionales más comunes son los de tipo con apertura en ángulo e incluyen dos versiones (A y B); más concretamente, corte direccional con mayor ángulo de apertura y corte direccional inverso (Humboldt).
Irekiera-angelu handiagoko norabide-ebaketa egokiagoa da malda handiagoko lurretan, zoruaren inklinazioaren ondorioz bisagrak gehiago iraun behar baitu osorik. Alderantzizko norabide-ebaketa inklinazio handiko lurretan dauden tamaina handiko zuhaitzetarako erabiltzen da, baita eraistean ezpaletan zatitzeko joera duten zur hauskorreko baso-espezieetarako ere.
Norabide-ebaketa bi etapatan egiten da:goiko ebaketa eta beheko ebaketa. Norabide-ebaketaren irekiera-angelua erabilitako metodoaren araberakoa izango da, ondoko irudian ikusten denez. Gogoan izan ebaketa zorutik ahalik eta gertuen egin behar dela zuhaitza erortzen den bitartean kontrol eta egonkortasun handiagoak lortzeko. Zenbaitetan, beharrezkoa izaten da ageriko hainbat sustrai moztea norabide-ebaketa egin baino lehen.