Baso-ziurtapena ebaluazio bat da, kualifikatu eta ziurtatutako hirugarren alde independente batek egiten duena. Alde horrek ziurtatu egiten du baso-kudeaketako jardunbideek bete egiten dituztela taldean adostutako hainbat iraunkortasun-arau.
Ziurtapen hori mendi-mailan eta baso-industriaren mailan egin daiteke:
Baso-kudeaketa iraunkorraren ziurtapenak honako hauek biltzen ditu: baso-inbentarioa, antolamenduaren plangintza, basogintza, aprobetxamenduak, eta baso-jardueren ondorio ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak.
Munduan, baso-ziurtapeneko 50 sistema baino gehiago daude. Ezarpen nazionalekoak edo nazio anitzekoak daude.
Nazioarteko baso-ziurtapeneko bi sistema nagusiak PEFC eta FSC dira:
FSC - Forest Stewardship Council
(baso-administrazioko kontseilua)
FSC (GT FSC). Diziplina anitzeko taldea da, FSCren politikaren esparruan baso-kudeaketako estandarrak garatu, berrikusi eta eguneratzeaz arduratzen dena. Era berean, mendiko produktu eta zerbitzuen erabilera arrazionala sustatzeko elkarte gisa dihardu.
PEFC - Programme for Endorsement of Forest Certification (1998an sortua)
(baso-ziurtapeneko sistemak aintzatesteko programa)
NBEko Zuraren Batzordeak emandako datuen arabera, 2006an, munduan ziurtatutako basoen % 69 PEFC sistemaren bidez egiaztatuta zegoen. Gainerako % 31 beste sistemen bitartez egiaztatuta zegoen.
2011n, FSC sistema 81 herrialdetan finkatuta zegoen, eta PEFC, berriz, 34tan. FSC sistemaren bidez, 143 milioi hektarea ziurtatu ziren; eta, PEFC sistemaren bidez 231 milioi hektarea.
Mendien Legearen 35. artikuluan, baliozkotzat hartzen dira baso-ziurtapeneko sistema guztiak; baldin eta nazioartean aintzatetsita badaude.
PEFC eta FSC dira Europan eta Espainian ziurtatzeko egiaztatutako nazioarteko 2 sistema bakarrak.
27en Europaren barruan, Espainia hamaikagarren tokian dago baso-hedadura ziurtatuari dagokionez, eta zazpigarrenean baso-ziurtagiria duen zuhaitz-azaleraren ehunekoari dagokionez (% 6,8). Bestalde, herrialde batzuek (esaterako, Poloniak, Eslovakiak, Txekiar Errepublikak eta Alemaniak) euren baso-azalera zuhaiztunaren % 70etik gora ziurtatuta dute.
Espainian, 2009an, baso-azalera handiena ziurtatuta zuten autonomia-erkidegoak, adierazitako hurrenkeran, honako hauek ziren: Gaztela eta Leon, Andaluzia, Nafarroa eta Galizia. Nolanahi ere, ziurtatutako baso-azalera zuhaiztunari dagokionez, Nafarroa zegoen buruan. Ondoren, Errioxa, Gaztela eta Leon eta Euskal Autonomia Erkidegoa zetozen. Bestalde, Balearrek, Gaztela-Mantxak eta Madrilek ez zuten baso-azalera ziurtaturik.
Iturria: Anuario de Estadística Forestal 2009
Espainian 2 ziurtapen-sistema baldin badaude ere, beste sistema batzuei buruzko azaleko hurbilpen bat egingo dugu:
CSA Sustainable Forest Management Program
Garapen handia du Kanadan. Ziurtapen-arauak 1996 ezkero argitaratuta daude. Montrealeko Prozesuaren irizpideak eta adierazleak dira arauen oinarria.
Australian Forestry Standard AFS
Australian besterik ez da aplikatzen. Era berean, Montrealeko Prozesuaren irizpideak eta adierazleak ditu oinarri.
Sustainable Forest Initiative
AEBetan eta Kanadako eskualde batzuetan aplikatzen da. 1994an, basoa eta papera kudeatzeko 10 printzipio adostu zituzten (AF&PA).
American Tree Farm System
AEBetan besterik ez da aplikatzen. Amerikako Baso Fundazioa (AFF) da sistemaren arduraduna. Era berean, Montrealeko Prozesuaren irizpideak eta adierazleak ditu oinarri.
Txileko ziurtapen-sistema nazionala. CERTFOR
Txile du aplikazio-esparru bakarra, eta 2002. urtetik dago. Irizpideak eta adierazleak Montrealekoetan, FSCkoetan eta Europa osokoetan (PEFC) daude oinarrituta.
Programa Brasileiro de certificaçao florestal. CERFLOR
Brasilen besterik ez da aplikatzen. 1991n du jatorria. Hasiera batean, sail landatuetarako besterik ez zen garatu; baina, ondoren, baso naturaletarako arau bat abiarazi zen.
ITTO eta Tarapoto-ren irizpideetan oinarritzen da.
Sistema Argentino de Certificación Forestal. CESFOAR
Elkarte zibila, Argentinako baso-ziurtapeneko sistema administratzeaz arduratutakoa, basoen kudeaketa iraunkorra lortzeko. Europa osoko sistemaren (PEFC) irizpide eta adierazleetan oinarritzen da.