Gizarteak ingurumena errespetatuko duten gero eta produktu gehiago eskatzen ditu. Horregatik, baso-jatorria duten produktuen lehen eta bigarren transformazioko enpresek, zaintza-katearen bidez, produktuen jatorri iraunkorra bermatuko duen ziurtapena lortu nahi dute.
Produktu baten zaintza-katearen ziurtapenak berekin dakar prozesu osoa, jatorritik hasi eta kontsumitzailearengana iritsi arte, estandar iraunkor batzuen arabera gauzatu izatea. Produktuak baso-kudeaketa ziurtatuko baso batetik etorri behar du eta prozesu guztiak (produkzioa, garraioa eta banaketa) kontrolatu behar izan dira.
Baso-produktuen zaintza-katea produktu horien (zura, papera, kortxoa, azalak, erretxinak…) jarraipena egitean datza.Jarraipen hori produkzio-prozesuaren fase guztietan eta produktuen ondorengo merkaturatzean egiten da, baso-produktuen trazabilitatea ziurtatzeko, basotik hasi eta azken kontsumitzailearengana iritsi arte.
Zaintza-katearen ziurtapenak eskatzen du basoko produkzio-lerroa ebaluatzea, zuhaitzetik azken produktura iritsi arte (prozesatze, transformazio, manufaktura eta banaketako etapa guztiak barne direla). Horren helburua da egiaztatzea erabilitako zura ondo kudeatutako baso batetik datorrela, eta prozesu guztiak ziurtagiriaren xede den etiketaren berariazko irizpideei eta arauei jarraituz gauzatu direla. Izan ere, kate osoa kontrol zorrotzen pean dago.
Hau da, zaintza-katearen ziurtapenak bermatu egiten du produkzio-ziklo osoa, horren fase guztietan. Hortaz, era berean, artekariek ziurtatuta eta produktuek behar bezala etiketatuta egon beharko dute. Hala, kontsumitzaileak erraz identifikatu ahal izango ditu produktu ziurtatuak (PEFCren nahiz FSCren bidez). Izan ere, enpresa batek ziurtagiria lortu ondoren, ziurtatu deneko logotipoaren pean bere produktuak merkaturatzeko eskubidea lortzen du eta ziurtapen-kode bat jasotzen du. Kode horrek ziurtatutako produktuekin lotutako dokumentu guztietan agertu behar du.
Baso-produktuen zaintza-katea da baso-kudeaketa iraunkorra ziurtatu ondorengo etapa, eta beharrezkoa da baso-produktu baten oinarrizko lehengaiaren eta haren jatorriaren arteko informazio-lotura sortzeko.
Haren bitartez, kontsumitzaileari bermatu egiten zaio produktu ziurtatua arduraz kudeatutako baso batetik datorrela; alegia, ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-irizpideei jarraituz kudeatutako baso batetik. Berreskuratutako baso-materialari dagokionez, zaintza-kateak ziurtatu egiten du haren trazabilitatea berreskuratze-zentrotik ateratzen denetik kontsumitzailearengana iristen den arte.
Hona zaintza-kateko ziurtapenaren onura nagusiak: