Baso-kudeaketa iraunkorra (BKI) basoak administratu eta kudeatzeko era jakin bat da. Horren bidez, basoek eutsi egiten diete euren biodibertsitateari, produktibitateari, leheneratzeko ahalmenari, bizitasunari eta, orain eta etorkizunean, euren eginkizun ekologiko, ekonomiko eta sozial garrantzitsuak betetzeko gaitasunari, maila lokalean, nazionalean eta globalean, beste ekosistema batzuei kalterik sorrarazi gabe (Helsinkiko Ministro Konferentzia, 1993).
Baso-kudeaketa iraunkorra mendien helburu ekonomiko, ekologiko eta sozialen arteko jardun tekniko orekatuak erabiltzean datza. Kudeaketa hori prozesu baten bitartez ziurta daiteke. Horren bidez, hirugarren alde independente batek egiaztatu egiten du jardunbide iraunkor bat erabiltzen dela, aurretiaz ezarritako zenbait printzipio, irizpide eta adierazleren arabera.
Baso-kudeaketa iraunkorrak beste urrats bat dakar baso-masen ohiko kudeaketan; hau da, funtsean, irizpide ekonomikoak eta produktibitatekoak soilik kontuan hartzen zireneko kudeaketan.
Baso-kudeaketa iraunkorrak berekin dakar, era berean, ingurumen- eta gizarte-irizpideak ezartzea, bai plangintzaren eta prebentzioaren ikuspegitik, bai eta kontrolaren eta kudeaketa egokiaren ikuspegitik ere.
Baso-kudeaketa iraunkorraren ziurtapenaren bitarteaz, bermatu egiten da ziurtagiria lortu duen mendi baten kudeaketak bete egiten dituela baso-iraunkortasunaren irizpideak eta adierazleak (UNE 162002-1 eta/edo UNE 162002-2). Horiek, alderdi ekologikoak ez ezik, alderdi sozialak eta ekonomikoak biltzen dituzte.
Erakundearentzako barne-onurak:
Onurak bezeroekiko:
Kudeaketa iraunkorra ziurtapena lortu aurreko urratsa da eta, era berean, urrats garrantzitsuena da. Baso-kudeaketa iraunkor hori lortzeak munduko baso guztiek lortu beharreko helburua izan behar du.