Basoberritzeko funtsezko ezaugarriak

Espeziea Ipar Amerikako mendebaldeko basoetako osagai nagusietako bat izan da Pleistozenoaren erdialdetik. Europan, plantazioa Frantzian dago batez ere eta ia 700.000 ha-koa da. Gaur egun, Ipar Amerikako ustiapenaren % 5 baino txikiagoa da Frantziakoa.

Iberiar penintsulan, berriz, plantazioak 50.000 ha inguru ditu, eta gehien bat Atlantikoko eskualdean -Galizian eta Portugalen- eta penintsularen iparraldean biltzen da.

Ezaugarriak:

  • 45etik 60 urtera bitarteko bizi-zikloa, lurzoruaren ezaugarrien eta klima-baldintzen arabera
  • Guztiz aprobetxagarria ebanisterian, egitura-erabileran, bilgarrietarako eta zelulosa egiteko.
  • Ondo egokitzen da lurrera eta hostozabalek baino erantzun hobea dute.
  • Tenperaturari dagokionez, muturreko klimekiko tolerantzia. 30-35 graduko tenperatura maximoa gaindi liteke aldi begetatiboan euria gutxienez 500 mm-koa balitz; era berean, hazkuntza-aldian udako lehorteak ez du hilabete baino gehiago iraun behar.
  • Bere ornamentu-, paisaia- eta olgeta-balioari esker, ordezko egokia da beste laborantza batzuetarako egokiak ez diren lurretako basoberritzeei eta zuhaitz-masa berriak landatzeari dagokienez.