Lan-prozedura eta segurtasun-neurriak

Eskuliburu honen helburuari dagokionez, landarearen deskribapena edo haren bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa ezartzea baino Douglas izeiaren produkzio-prozesu osoan egin behar diren lanak zehaztea da, horretarako honako alderdi hauek aztertuta:

  • Jardueraren berariazko arrisku-faktoreak.
  • Lan-ekipoak eta horiek erabiltzeko baldintzak.
  • Egoera bakoitzean erabili behar diren segurtasun-ekipoak.

Arrisku-faktoreak baloratzeko eta ebaluatzeko, eta arrisku-egoerak edo horien ondorioak ezabatu edo murriztuko dituzten segurtasun-neurriak hartzeko, jarduera bakoitzaren hasieran kontuan hartu behar diren gutxieneko baldintzak definituko ditugu.