Jatorria

Douglas izei edo Oregoiko pinua Pseudotsuga generoko konifero bat da, Pinazeoen familiakoa. Beste konifero batzuen -hala nola Picea, Abies eta Tsuga koniferoen- antzeko ezaugarriak ditu.

Espezierako kokapen taxonomikoa
Erreinua Plantae Familia Pinaceae
Dibisioa Pinophyta Azpifamilia Abetoideae
Klasea Pinopsida Generoa Pseudotsuga
Ordena Pinales Espeziea Menziesii (Mibr) Menziesii (Beissn)

Menziesii Mibr barietatea, berdea edo kostakoa, gehiago hazten denez gero, Menziesii Beissn glaukoa barietatea baino ugariagoa da; azken hori hobeto egokitzen da klima kontinentaletara, baina gutxiago hazten da eta kalteberagoa da parasitoei dagokienez. Mibr barietatea Douglas izeia -1827an Europan sartu zuenaren omenez esaten zaio- edo Oregoiko pinua deritzona da.

Douglas izeia, plastizitate ekologiko handia duenez, asko hazten denez eta bere produktuek garrantzi ekonomiko handia eragin dutenez, basoberritzeko gehien erabiltzen den espezieetako bat da. Adaburu puntazorrotza du hazkuntz-fasean, eta Europan 50 metroko altuera ere har dezake.