Arriskua arintzearen kontzeptuarekin zera adierazi nahi da: merkatu komunean lehen aldiz sartutako zuraren eta bere eratorrien legezkotasuna ziurtatzeko hartu beharreko neurriak. Halako neurriak hartu beharko dira kontuan izan beharreko arriskuak daudela ondorioztatzen denean, ebaluazioaren emaitza gisa.
Arriskua arintzeko neurrien adibidea:
- Jatorrizko herrialdetik datorren dokumentazio osoa zehatz-mehatz ikuskatzea (ikuskapena hirugarren alde independente batzuek egitea gomendatzen da, eta legezkotasuna ziurtatuko duen dokumentazioa eskatuko da: grafikoa, dokumentala, kontaktuak nahiz aurreko arriskuetarako irtenbideen ebidentziak). Arrazoizko zalantzarik izanez gero, zura edo bere produktuak horien legezkotasunaren ziurtasuna izan arte ez merkaturatzea gomendatuko da.
- Hornitzaileari beharrezko dokumentazio guztia eskatzea, zuraren nahiz bere eratorrien trazabilitatea frogatzeko. Horien jatorria eta aprobetxamenduaren legezkotasuna argi eta garbi identifikatuko dira.
- Gatazkak zabalik dituen herrialde baten kasuan, hirugarren alde independente baten egiaztapena eskatuko da.
Arriskua oso handia denean, zura edo zuraren produktua ez merkaturatzea aholkatuko da. Izan ere, estatu kide bakoitzeko erakunde eskudunak zigorrak ezartzea ekar dezake aholku hori ez betetzeak.