Erakunde horiek garatzen dituzten arreta egokiaren sistemak bete daitezen zaintzea. Ikuskapen-erakundeen zeregina da, hainbat arrazoi direla eta, euren kabuz arreta egokiaren sistema bat garatu eta aplikatzeko egoeran ez dauden agenteei araudia betetzen laguntzea. Ikuskapen-erakundeek arreta egokiaren sistema bat garatu beharko dute, eta haien bitartez EUTRa betetzen duten agenteek sistema horri jarraitzen diotela ziurtatu beharko dute. Ikuskapen-erakundeek aurretiazko eskakizun batzuk bete behar dituzte eta aldizkako kontrolen mende daude agintaritza eskudunaren aldetik.