Zuraren dimentsioak eta sailkapena

Zerraketako zur-piezak

Zerraketako zur-piezak zur trinkozko piezak dira, zuhaitza zerratzearen ondorioz lortutakoak. Oro har, eskuairatuak dira; hau da, aurpegiak elkarrekiko paraleloak dituzte, eta alboak haiekiko perpendikularrak.

Mendian, zuhaitzak zutik daudenean edota, ipurditik moztu ondoren, saltzen da zura. Biltegietan, berriz, dimentsio gutxi-asko finkoak ditu, eta horien multzoari marko deritzo.

Pieza guztiak dagozkien hiru dimentsioen arabera neurtzen dira (luzera, zabalera eta lodiera), eta izen hauek ematen zaizkie:

  • Luzera. Piezaren luzera.
  • Ohola. Zeharkako sekzioaren dimentsio handiena.
  • Alboa. Zeharkako sekzioaren dimentsio txikiena.

Piezak mugatzen dituzten gainazaletarako terminologia

  • Aurpegia: Zuntzaren norabidean, dimentsio handienei dagokien piezaren gainazala.
  • Alboa: Zuntzaren norabidean, dimentsio txikienei dagokien piezaren gainazala.
  • Burua: Piezaren muturrean, zuntzaren norabidearekiko ebaketa-gainazal perpendikularra.

IZENDAPENA ESKUAIRALDEAREN ARABERA:

Eskuairaldeak oinarrizko neurri jakin batzuk dira, zerratutako pieza baten hiru dimentsioak kontuan hartzen dituztenak: luzera, zabalera eta lodiera.

Zurezko piezek, eskuairaldearen arabera, honako izen hauek hartzen dituzte:

  • HABEAK: sekzio angeluzuzeneko edo karratuko piezak; 4 eta 10 m arteko luzerako ertz biziak eta 15 x 20 cm eta 25 x 35 cm arteko sekzioa (zabalera eta lodiera) dituztenak.
  • OHOL ZABALAK: sekzio angeluzuzeneko piezak; ertz biziak, 40 cm arteko lodierak, 10 eta 30 cm arteko zabalerak eta 2 eta 10 m arteko luzerak dituztenak.
  • OHOLAK: zabalera lodierarekiko nagusitzen deneko piezak. 10 eta 30 cm arteko zabalera eta 1 eta 3 cm arteko lodiera dute.
  • OHOLTZAK: ohol mihiztatuak, 5 m-ko luzerakoak, 5 eta 15 cm arteko zabalerakoak eta 1,5 eta 3 cm arteko lodierakoak.
  • LATAK: 5 eta 7 cm arteko eskuairaldea duten piezak, kalitate txikiagoko zurez prestatutakoak.
  • LODIA EMATEKO ZURAK: 4 eta 10 mm arteko lodiera, eta luzera eta zabalera aldagarria duten zurak.
  • XAFLAK: aurrekoak bezalakoak, baina 0,2 eta 5 mm arteko lodierakoak.
  • HABEXKAK: 8 x 8 eta 15 x 15 cm arteko eskuairaldea, eta 5 m-ko luzera dute.
  • ALFARJIA: sekzio angeluzuzeneko zura, 14 x 10 cm-koa.
  • LISTOIAK: Sekzio karratu edo angeluzuzeneko piezak, zeharkako sekzioan dimentsio txikiak dituztenak. Sekzio angeluzuzeneko eta ertz bizietako piezak, 2 x 4 cm eta 5 x 8 cm arteko eskuairaldeak dituztenak.
  • LISTOI TXIKIAK: aurrekoak bezalakoak, baina 1 x 2 eta 2 x 4 cm arteko eskuairaldea dutenak.