Karga-ekipoak

Baso-aprobetxamenduan sortutako materialaren arabera, karga hainbat motatakoa izan daiteke:

  • Ezpalak egiteko eta birrintzeko lanetan, makinak materiala zuzenean botatzen du kamioira, atoira edo erdiatoira; bestela, geroago kargatzen da pala kargatzaileen bidez.
  • Ohol-enbor txikiak eta egurra eskuz kargatzen dira, edo dibidieta txikiak erabiliz.
  • Ohol-enbor handiak beso birakaria edo beso artikulatua duten pala kargatzaileekin edo aurretik erasotzekoekin kargatzen dira. Beso birakaria edo artikulatua duten pala kargatzaileak gurpildun edo beldardun garraiatzaileen gainean edo kamioien gainean muntatuta egon ohi dira, eta grapa bat edukitzen dute. Aurretik erasotzeko pala kargatzaileek urkilak izaten dituzte, edo grapa bat, traktore beldardunen edo lau gurpileko trakzioa duten traktore artikulatuen gainean muntatuta egoten dira.