Garraio-ekipoak

Ez dira kontuan harten trenbidez, itsasontziz eta ibaian barrena flotatuz egiten diren garraioak; errepideko garraioa soilik hartzen da kontuan.

Zura garraiatzeko modu nagusia zura kamioietan errepidez garraiatzea da. Garraioa desberdina izango da garraiatu beharreko materialaren arabera:

  • Ezpal egindako edo birrindutako materiala atoietan, erdiatoietan eta zoru mugikorreko nahiz edukiontziak garraiatzeko kamioi itxietan garraiatuko da. Azken horiek abantaila bat dute: ezpal-makinatik edo birringailutik betetzen dira, eta, beraz, materiala ez da lurretik kargatu behar. Aukeratzen den garraiobideak, edozein aukeratuta ere, trakzio-buruak izan behar ditu, kargatzeko tokira iristeko pistetan nahiz zerrategira daramaten errepideetan ibiltzeko behar den ahalmena dutenak.
  • Luzera eta diametro desberdineko ohol-enborrak kamioi sendoetan garraiatuko dira; izan ere, nahikoa egonkortasun, indar eta trakzio izan behar dute baso-pistetan barrena kargatzeko tokietaraino iristeko eta, ondoren, kargatutako materiala pista, bide, mendi-bide eta bestelako errepide batzuetan barrena dagokion helmugara eramateko.