Prozesuak

Kargatzeko tokietan mugimedu eta zarata ugari izaten da, aldi berean askotariko jarduerak betetzen baitira bertan. Aprobetxamendu-sistemaren arabera, honako lan hauek egin daiztezke bertan: zamalanak, mozkintzea, adargabetzea, zuritzea, trontzatzea, sailkapena, biltegiratzea eta ezpal-egitea. Kargatzeko tokietan makina handi bat edo gehiago ibil daitezke aldi berean mugitzen eta lanean, tokiaren inguruan beste langile batzuek motozerrak erabiltzen dituzten bitartean.

Euria, elurra eta horma egin ondoren, enborrak oso labainkor egoten dira eta lurra oso lohitsu eta irristakor. Eta lehorteetan, inguru guztia detrituz eta hautsez beteta egoten da. Enborrak hainbat metrotako altuera duten piletan meta daitezke, lotu gabe. Hori guztia dela eta, kargatzeko tokia baso-industriako lan-eremurik arriskutsuena izaten da.