Motozerra

Ezpatak zuhaitza botatzeko lanetarako tamaina egokia izan behar du. Adargabetzeko ere erreminta hori erabiltzen da.

Langileek garbi eduki behar dituzte erremintaren ezaugarriak, erabiltzeko modua eta zer segurtasun ekipo erabili behar diren erreminta maneiatzean, eta erreminta hori erabiltzeko behar bezain trebatuta daudela egiaztatu behar dute. Motozerra arrisku bereziko ekipotzat hartzen da; hortaz, ezin da langilea bakarrik dagoela erabili, langileak laguntzaile bat behar du. Hori dela eta, zuhaitzak botatzeko nahiz adargabetzeko lanetan, eta oro har mendiko lan guztietan, bikoteka edo taldetan jarduten da.