Zuhaitzak botatzea lanbide arriskutsua da eta, bertan, beste industria batzuetan baino lesio larriagoak eta heriotza gehiago gertatzen dira. Zuhaitzak botatzeko lanetan langileek eroritako edo hegan ari diren objektuen kontra kolpeak hartuta gertatzen dira istripu gehienak, edo objektuek harrapatu edo zanpatuta. Zuhaitzak botatzen jarduten duten langileen artean (zuhaitzak mozten dituztenak, adarrak kentzen diezkietenak, enborrak mugitzen dituztenak, eta kableak edo kateak enborretara finkatzen dituztenak barne), kamioi-gidarien, langileen oro har eta material-makinetan jarduten dutenen artean baino lesio- eta heriotza-kasu gehiago izaten dira.
Lan-eremuko kontrol zorrotza funtsezkoa da zuhaitzak botatzeko lanak egiten diren bitartean. Cal/OSHAren definizioaren arabera "gaitasuna duen pertsona" esaten zaionak lan-eremu bakoitza ebaluatu beharko du arriskuak identifikatzeko eta ekintza-plan egokia lantzeko zuhaitzak botatzen jarduten duen langileentzat. Eta zuk, berriz, plan hori ezagutu eta ulertu behar duzu lanean hasi baino lehen. Lan-eremuak modu jakin batean diseinatzen dira botatako zuhaitzak langileak dauden ondoko eremuetara ez erortzeko. Errespeta itzazu esleitutako lan-eremuak. Ziurta ezazu gutxienez bi zuhaitzeko tartea dagoela zu zauden tokitik gertuen duzun ebaketa-eremuraino.
Ebaketa-eremu batean sartzen zarenean, ebalua itzazu hango arriskuak. Azter ezazu lurrak osatzen duen aldapa eta haize-baldintzak, eta bila itzazu aztarna jakin batzuk zuhaitzetan, hala nola azal solteak, apurtutako adarrak edo bestelako kalteak. Planifika eta presta itzazu ihes egiteko eremuak larrildia gertatuta ere. Ebalua itzazu zuhaitz bakoitza eta haren erorketa-igarotzea, izan litezkeen arriskuak eta arazoak zuhaitza botatzen hasi baino lehen identifikatzeko. Ez ezazu jardun ebaketa-eremu bateko maldan behera; izan ere, zuhaitzak edo adarrak lerratu edo pirrika eror litezke ebaki ondoren.
Jardun beti fabrikatzailearen jarraibideak, zuhaitzak botatzeko ekipo eta erremintetan ageri direnak. Erabil izazu lan bakoitzerako egokiak diren ekipo eta erremintak eta manten itzazu baldintza onetan. Konpon edo ordez itzazu zuhaitzak botatzeko ekipo eta erremintak beharrezkoa denean. Joan zaitez eskoletara eta uler ezazu zure enplegatzaileak honako gai hauei buruz eskaintzen dizun gaikuntza: zuhaitzak botatzea, ezin aurreikusizko egoerak, larrialdi medikoak edo lehen laguntzak.
Kontuz ibili zuhaitzak botatzeko ekipo mugikorren inguruan -kamikoiak, enborrak manipulatzeko makinak eta pala kargatzaileak- lanean ari zarenean. Erabil ezazu segurtasun-uhala eta ez utzi zure lankideei ekipora igotzen bertan joateko. Manten ezazu ekipoa baldintza onetan eta ziurta ezazu segurtasun-ezaugarri egokiak betetzen dituela, hala nola iraulketen kontrako barra edo eroritako objektuen kontrako babesgarriak dituztela.
Erabil ezazu zure burua babesteko ekipamendua. Eskularruek eskuak babestuko dizkizute eta zagon edo baso-moztailearen prakek hankak babestuko dizkizute. Burua, aurpegia eta begiak babestu beharko dituzu kokots-uhala duen kaskoa eta segurtasun-betaurrekoak edo maskara erabiliz. Erabil ezazu belarri-babesak, baina erne ibili larrialdiko seinaleak entzuteko. Altzairuzko punta eta orkatila-euskarriak dituzten oinetakoak ezinbestekoak dira oinak babesteko. Azkenik, argi eduki non zaudeten kokatuta zeu eta zure lankideak, inguruan egiten diren jarduerei dagokienez. Zure lana garrantzitsua da, baina zure segurtasunak are garrantzi handiagoa du.