ARRISKUAK | PREBENTZIO NEURRIAK | BALORAZIOA |
Beste maila batera erortzea maldak edo desnibelak dituzten inguruetan zirkulatzeagatik edo lan egitegatik. |
Ez hurbildu desnibeletara, altu dagoen toki batetik erortzeko arriskua badago; desnibelak babestu eta seinaleztatu. Malda txikiena duen kargatzeko tokiko eremua aukeratzea lanak eroso egiteko. |
A. TXIKIA |
Beste maila batera erortzea makinetara edo ibilgailu batera igotzeagatik edo handik jaisteagatik, edo makinak edo ibilgailuak erabiltzeagatik. |
Ibilgailuan fabrikatzailearen erabilera-eskuliburuaren arabera joan daitezkeen pertsonek soilik joan behar dute, eta hartarako tokietan. Debekatuta dago inor atoian eramatea; atoia materialak garraitzeko da soilik. Helduleku edo estribuek garbi eta baldintza egokietan egon behar dute. Hartarako tokietatik igo behar da ibilgailua eta betiere ibilgailuak dituen heldulekuak erabiliz. Ibilgailura igotzeko eta handik jaisteko ibilgailua aurrez aurre dugula jarri behar dugu eta ez dugu inoiz zuzenean lurrera jauzi egingo. Ez da eraman behar ibilgailuaren zatiren batean trabatuta gera litekeen objekturik. |
A. TXIKIA |
Beste maila batera erortzea lanak altueretan egiteagatik. | Matxuraren edo buxaduraren baten ondorioz makinen goiko aldera igo behar bada, fabrikatzailearen jarraibideen arabera jardutea; eskailerak erabiltzea, dagokien puntuetan lotzea, etab. | A. HANDIA |
Maila berera erortzea lana egiten den lurraren baldintzen ondorioz |
Malda txikiena duen eremua aukeratzea lanak eroso egiteko Kargatzeko tokitik harri, sasi, enbor eta abarrik gabe utzi. Beti lasai eta kontuz jardutea. Joan-etorrietan, lurzoru seguruan zapaltzea eta korrika ez egitea. Lana bertan behera uztea nahikoa argi ez badago. |
A. TXIKIA |
Maila berera erotzea lurzoruan eta pasabideetan utzitako objektu edo tresnekin estropezu eginda |
Ez da erremintarik lurzoruan botata utziko; erremintek bilduta egon behar dute, eta dagokien mantentzea egin behar zaie biltegiratze-eremuan gordetzeko. Baso-hondakinak piletan metatuko dira sortzen diren heinean, pertsonak eta ibilgailuak pasatzea eragozten ez duten tokietan. Ez zapaltzea bustita dagoen edo horma duen enborrik. |
A. TXIKIA |
Manipulatzen ari diren objektuak erortzea |
Erremintei behar den tokitik heltzea eta betiere garbi edukitzea, koiperik eta oliorik gabe. Makinariak lanean ari direnean, haiek esandako distantzia gordetzea. |
A. TXIKIA |
Askatutako objektuak erortzea |
Lana modu jakin batean egitea adarrik edo adaburua eror ez dadin horiek mozten ari den langilearen gainean. Makinariak lanean ari direnean, haiek esandako distantzia gordetzea. |
A. TXIKIA |
Objektuak zapaltzea gainazal irregularra duten lurretan zirkulatzean edo lan egitean. |
Oinez ibiltzeko, hartarako ezarritako lekuak erabiltzea; ezinezkoa bada, arreta-neurriak muturreraino eramatea eta igaro beharreko lurraren egoera egiaztatzea. Ahal den neurrian, lan-eremuan dauden oztopoak kentzea:harriak, sasitza, etab. |
A. ONARGARRIA |
Gaizki edo pasabideetan utzitako objektuak edo hondakinak zapaltzea |
Eskuzko erremintak ondo ordenatu eta gorde behar dira. Erabiltzen ez direnak, beren tokian jarri behar dira, erabiltzeko baldintza egokietan; ez dira lurrean, makinetan edo beraiena ez den beste ezein tokitan utzi behar. Baso-hondakinak piletan metatuko dira sortzen diren heinean, pertsonak eta ibilgailuak pasatzea eragozten ez duten tokietan. |
A. ONARGARRIA |
Erremintak maneiatzean edo erremintak behar bezala ez erabiltzeagatik kolpeak hartzea eta ebakiak egitea |
Langile batekin hitz egin baino lehen, bere lana buka dezan itxaron behar da, eta harengana hurbiltzeko, lanean jarduteko erabiltzen diren norbera babesteko ekipamendu berbera erabili behar da. Eskuzko erremintak zertarako diren hartarako erabiltzea, eta lanean hasi baino lehen ondo daudela egiaztatzea. Ebakitzeko erremintek oso zorrotz egon behar dute. Lanaldia hasi baino lehen, heldulekuak aztertu behar dira, eta akatsak badituzte, aldatu egin behar dira. Erremintaren heldulekuaren eta lanabesaren arteko loturak sendoa izan behar du, eta aztertu egin behar da heldulekua ez askatzeko. |
A. TXIKIA |
Makinak maneiatzean kolpeak hartzea eta ebakiak egitea |
Ez erabiltzea motozerra sorbalden gainetik. Motozerrari gogor heldu behar zaio une oro bi eskuekin. Motozerra gorputzari itsatsita erabili behar da (motorraren aldetik), langileak sendoago euts diezaion. |
A. TXIKIA |
Erremintak garraiatzean haiekin hartutako kolpeak eta egindako ebaketak |
Makinak motorra geldirik dagoela garraiatu behar dira. Ibilgailuan, erreminta bakoitzerako toki jakin bat eduki behar da, eta denak ordenan egon behar du makinek desdoitzea ekar dezakeen kolperik har ez dezaten. Erremintak poltsa erreminta-etxeetan garraiatu behar dira, eta aho zorrotza badute, beren zorra jarrita. |
A. TXIKIA |
Erremintekin kolpeak hartzea eta ebakiak egitea, lan-metodo desegokiak erabiltzeagatik |
Erremintak egoera ezin hobean daudela aztertu behar da lanean hasi baino lehen. Oso ondo jakin behar da nola maneiatu makina eta erreminta guztiak, eta, anomaliaren bat antzemanez gero, langileburuari jakinarazi behar zaio, akatsa konpontzeko. Motorra topera azeleratzea ebaketak segurtasunez egiteko eta makina ez trabatzeko. Makina trabatzen bada, guztiz geldiarazi eta inork ezingo duela martxan jarri ziurtatu behar da. Orduan, makina libratu egin beharko da, eta, beharrezkoa izanez gero, langile bati deituko zaio hartarako. Lanleku berean ari diren beste langileekiko segurtasun-tarteak gorde behar dira. Eskuzko erremintak beren zereginerako erabiltzea. Langile bakoitzak erreminta bat izan behar du esleituta, eta hori erabili behar du beti. Ez zaio erremintarik bota behar beste langile bati, eskura eman behar zaizkio. Inorekin lanik ez egitea ebaketa-eremuaren inguruan. Ez manipulatzea ekipoak motorra martxan dutela. |
A. TXIKIA |
Erremintekin kolpeak hartzea edo ebakiak egitea haien mantentze-lanak egitean | Fabrikatzailearen eskuliburuak ematen dituen jarraibideak zorrotz betetzea, bai erremintak ondo erabiltzeari dagokionez, bai erremintak mantentzeari dagokionez. | A. TXIKIA |
Lanabesak makinetan jartzean objektuekin edo erremintekin kolpeak hartzea edo ebakiak egitea |
Lan hori, ahal dela, toki lauan egingo da eta betiere ibilgailua geldirik dagoela eta esku-frenoa eta ziria jarrita dituela. Motorra abiarazi behar bada, indar-hartunea edo eusteko besoak mugitzeko, traktore-gidariak abiaraziko du eta ez du inor gertu edukiko, ibilgailua berriz geldiarazi arte. Lanabesak egoera onean egon behar du, eta fabrikatik dakartzan babes kolektiboak behar bezala jarrita eduki behar ditu. Eta fabrikatzailearen jarraibideak bete behar dira beti. Une oro bistan eduki behar da lanabesa lotzen duen langilea. |
A. TXIKIA |
Objektuekin edo erremintekin hartutako kolpeak eta haiek eragindako ebakiak |
Babes kolektiboak egoera onean daudela egiaztatzea eta, akatsen bat baldin badute, berehala trukatzea. Ebaketa-tresnen egoera egiaztatzea. Akatsak badituzte, ordeztea, istripurik gerta ez dadin. Lan-eremutik urrun egotea, likadura-eremuan nahiz irteerakoan. |
A. TXIKIA |
Lanean kolpeak hartzea eta ebakiak egitea |
Kabinan solte ez uztea, ez katerik, ez kablerik, ezta beste objektu edo erremintarik ere. Langileek fabrikatzailearen eskuliburuan adierazitako segurtasun-tarteak errespetatu behar dituzte, traktore-gidariaren aginduak bete eta, traktorera hurbiltzea beharrezkoa izanez gero, aurretik hurbiltzea; halaber, lanlekutik alde egitean abisatzea. |
A. TXIKIA |
Makinen edo erreminten zatiak edo partikulak jaurtitzea |
Ibilgailuan, hauts ugari dagoen lekuetan, asfaltatu gabeko bideetan eta abarretan, leihoak igota eraman behar dira. Ibilgailuek segurtasun-kristalak izango dituzte, edo jaurtitako objektuetatik babesteko sistema baliokide bat. Ez zerratzea gorputz arrotzik (harriak, iltzeak, etab.) Motozerrarekin lanean hasi baino lehen, inguruan inor ez dagoela ziurtatzea. Zuritzeko, ezpaletan zatitzeko edo birrintzeko makinen egozte-eremutik alde egitea. |
A. TXIKIA |
Harrapatuta geratzea adarrak, ohol-enborrak eta pilatutako materiala erortzeagatik |
Toki jakin batean jarri, zuhaitza botatzean, adargabetzean edo mozkintzean enborra erori eta langilearen oinak ez harrapatzeko. Langileen artean distantzia egokia gordetzea, adarrak, enborrak eta abar erorita beste langile batzuk harrapatuta gera ez daitezen. Makinariak adierazitako distantzian egotea. Baso-hondakinak ondo metatutako pilak edo kordoiak osatuz jarri behar dira, pirritan dabilen ezein enbor soltek edo gaizki metatutako materialak inor harrapa ez dezan. |
A. TXIKIA |
Ibilgailuetako eta makinetako segurtasun-elementuek harrapatzea edo horien artean harrapatuta geratzea |
Geldiarazteko mekanismoak argi eta garbi seinaleztatuta egon behar du, eta hari erraz eragiteko moduko tokian. Makinaren zati arriskutsu guztiek behar bezala babestuta eta seinaleztatuta egon behar dute. Makinek dituzten babes kolektiboak une oro jarrita edukitzea. Arropa estua jantzita lan egitea eta ezer solterik ez edukitzea, ez trabatzeko. Makinetara ez hurbiltzea, jardunean ari diren bitartean. |
A. HANDIA |
Makinen zati mugikorrek harrapatzea edo haien artean harrapatuta geratzea |
Ez sartzea gorputz-adarrik makinen funtzionamendu-eremutean. Makina bat trabatzen bada, hura geldiarazi, korrontea eten eta libratu egin behar da. Larrialdiko geldialdiko gailuak erraz iristeko moduko tokian eta egoera ezin hobean egon behar du. Inoiz ez da ibilgailuetara sartu behar hartarako ez diren tokietatik. Mantentze-lanetan:
|
A. HANDIA |
Harrapatuta geratzea zirkulatzen ari direla makinak iraultzeagatik |
Makinak langile kualifikatuek soilik maneia ditzakete. Inoiz ez lanik egitea itsuka. Lana modu jakin batean antolatzea lanlekuan malda handiegirik egon ez dadin. Fabrikatzaileak erabilera-eskuliburuan ezarritako jarraibideak betetzea une oro. Baso-sartzeko lanetan, ez da inoiz erabiliko iraultzetik babesteko kabinarik ez duen ibilgailurik. Makinariek segurtasun-uhala jantzita jardun behar dute beti. Errepidez zirkulatuz gero, zirkulazio-arauak bete behar dira. Errepidez zirkula ezin duten ibilgailuak garraio-kamioi egokietan garraiatuko dira. Lan-eremuetara iristeko pistetatik hurbil dauden zuhaitzak saihestea, baita makinaren mugimenduaren ondorioz mugi litezkeen harriak ere. Kontuz ibiltzea ikusten ez diren eta ibilgailuek oreka galtzea eragin dezaketen oztopoekin edo motzondoekin. Plantazioetan, kontuz jardun, martxa laburrekin eta pneumatikoak egoera ezin hobean daudela; eta beharrezkoa bada, lurzoru-baldintzak hobetu arte itxarotea. Erpuruak bolantetik kanpo ditugula gidatzea, ibilgailua zakar mugitzen bada ere kolperik ez hartzeko edo ez apurtzeko. Ez egitea pista estuegirik. Pistak aldian behin aztertzea, ekaitzak direla eta. Pista sendo dagoela eta metatutako materialak ez direla haren gainetik, ezta azpitik ere, askatuko. Ibilgailuak igarotzeko eta lan-eremuetarako bide egokiak edukitzea. Lurraren arabera pneumatikoei kateak eranstea, traktore beldardunak erabiltzea, etab. Lana nola hasi planifikatzea, oso garbi edukita nolako lurrean eta lurzoruan jardun behar dugun. Sortzen diren zailtasunetarako lan-prozedura egokiak erabiltzea. Makina autopropultsauak: inoiz ez da lanik egin behar % 32tik gorako malda duten sestra-kurbetan, ezta % 60tik gorako malda maximoko lerroetan ere Lurpea ezin izango da landu % 30etik gorako maldetan, eta sestra-kurben arabera eta horizonteak irauli gabe landu behar da. Lurrak % 60tik gorako malda duenean, ezin izango da makina autopropultsaturik erabili, erretroarmiarmak ez badira behintzat. Landaredia- edo ebaketa-hondakinak kentzeko, gomendatzen da ahal den guztietan sasi-garbitzeko makinak erabiltzea, katedunak edo mailudunak; izan ere, makina bultzatzaileek edo arrastatzaileek baino inpaktu txikiagoa eragiten dute. Era berean, % 35etik gorako maldetan, erretroarmiarmak erabiltzea gomendatzen da. Makina horiek erabili ezin direla-eta makina bultzatzaileak erabili behar badira, makina horiek honako zehaztapen hauek bete behar dituzte:
|
A. HANDIA |
Harrapatuta geratzea zirkulatzen ari diren ibilgailuak iraultzeagatik |
Ibilgailurik ez maneiatzea behar den baimenik izan ezean. Lan bat hasi baino lehen, lanleku osoan zehar ibili behar da eta makina ibiltzeko egokiak ez diren eremuak markatu behar dira. Lan-eremuko lurra zer motatakoa den jakitea eta maldek nahiz lur bigunek dakartzaten arazoen berri izatea. Ibilgailua egoera ezin hobean mantentzea. Gehiegizko abiadurarik ez hartzea eta bat-bateko mugimendurik ez egitea. Errepideetan ibiliz gero, ibilgailu berezientzako seinaleak errespetatzea. Eraikuntza berriko bideek % 12tik beherako batez besteko malda izango dute, eta horien gehieneko malda % 16tik beherakoa izango da. Salbuespenez, malda handiagoa onartuko da, betiere memorian behar bezala justifikatuta, lehendik eginda dauden pistak edo arroka-irekiguneak egokitu behar diren kasuetan. Pistak mantentzeko lanei dagokienez, basoko bideetan mantentze-lan egoki eta etenik gabeak egitea, betiere ur-pasabideen kokapena eta egoera aztertuta, eta beharrezkoak badira, gainazaleko drainatzeena ere bai. |
A. HANDIA |
Harrapatuta geratzea lanean ari direla makinak irauli egin direlako |
Lanean hasi baino lehen makinariek lanleku osoan barrena ibili behar dute, lanari ekiteko modurik egokiena erabakitzeko. Makinarik ez jartzea inklinazio handiko maldetan edo sestra-kurbetan. Makina guztiei topeak jartzea lan-eremuetan finko lanean ari diren bitartean. Makinekin lan ez egitea haize handiko egunetan. Inoiz ez da makina higitu behar itopuntuan dagoela. |
A. HANDIA |
Gainesfortzuak |
25 kg-tik gorako kargak garraiatzeko, hartarako makinak erabiltzea; eta, ezinezkoa bada, kargak bi lagunen artean eraman behar dira. Bizkarreko eta gerrialdeko babesak erabiltzea gomendatzen da. Nolanahi ere, kargak eskuz manipulatzeko, jasotzeko eta garraiatzeko oinarrizko arauak bete behar dira. Ibilgailu eta makinetan, eserlekua erregulatzea jarrera erosoa hartzeko. Ez egotea denbora luzean jarrera behartuan. Lanak bizkarra zuzen edukita egitea. |
A. ONARGARRIA |
Muturreko giro-tenperaturen eta eguzki-erradiazioaren eraginpean egotea |
Beroa egiten duen egunetan jarduerak goizean edo ilunabarrean planfikatzea, tenperatura baxuagoa izaten baita. Eguzki-izpietatik babestea, azala agerian ez uztea, mahuka luzeko jantziak janztea. Arropa egokia erabiltzea, arina eta kolore argikoa; eta eguzki-izpietatik babestekoa ere bai. Likido ugari edatea (0,5-1 litro ur orduko). Edari alkoholdunik ez hartzea. Tenperatura asko jaisten bada, bereziki haizea badabil, estalpean jarri eta lana bertan behera uztea. Hori ezinezkoa bada, arropa beroez babestea eta ez bustitzea, hezetasunak oso azkar hozten baitu gorputza. Dardarka hasiz gero, lan egiteari utzi behar zaio. Haize handiegia badabil lanik ez egitea; eta lanak eteten ez badira, izan litezkeen arriskuak identifikatzea, zer eremutan ari garen lanean kontuan hartuta. Euri edo elur ugari ari badu, lana bertan behera uztea eguraldiak hobera egin arte. |
A. ONARGARRIA |
Kontaktu termikoak |
Tenperatura handia izan lezaketen zati guztiei babesgarriak jarri behar zaizkie eta behar bezala seinaleztatu behar dira. Konpontzeko eta mantentzeko lanak egiten direnean, behar den denboraz itxaron behar da piezak hoztu arte. |
A. TXIKIA |
Zeharkako kontaktu elektrikoak |
Ez pasatzea linea elektrikoetatik gertu, arko elektrikoa gerta baitaiteke; goi-tentsioko dorreetatik 15 metroko tartea eta zutoinetatik 9koa uztea; gehiago hurbildu behar izanez gero, dagokion konpainiari jakinaraztea, tentsioa eten dezan. Ezustekoren bat gertatzen bada, metalezko gainazalik ez ukitzea, ibilgailuan geratu edo jauzi egitea. |
A. TXIKIA |
Suteak |
Erreketak hartara bideratutako eremu eta aldietan egiten dira soilik, eta betiere indarrean dagoen legeria betez (baimen, ordu, kantitate, sua itzaltzeko baliabide eta abarri dagokienez). Ez erretzea, ezta surik egitea ere; baimendutako erreketak soilik egin ahal izango dira. Ontzi homologatuak erabiltzea erregaia garraiatzeko. Gasolina-tapoia ondo ixtea eta gasolina isuri ez dadin saiatzea; eta isurtzen bada, isuritako gasolina kentzea makina abiarazi baino lehen. Erregaia modu jakin batean garraiatuko da, makinatik isuri ez dadin. Makinari lanlekutik urrun dagoen toki batean hornituko zaio erregaia, eta motorra geldituta duela. Gordetako erregaia zuzeneko eguzki-argitatik babestuko da. Makina abiarazteko, gutxienez 3 metroko tartea utzi behar da erregai-tangetaraino. Mantentze-lanak egin baino lehen, ihesaren eremutik zerrautsa eta txirbilak kendu, sua errazten baitute. Bujiaren piparen egoera kontrolatzea; ondo ez badago, aldatu egin behar da txinpartarik sor ez dadin. Aire-iragazkia garbitzeko gasolina erabiliz gero, ekipoa abiarazi baino lehen itxaron egin behar da gasolina lurrundu arte. Lan-eremuan suak itzaltzeko elementuak, erregai-andelak eta makinak edukitzea, eta sakelako telefono bidez edo irrati-igorgailuen bidez harremanetan jartzeko moduan egotea. |
A. HANDIA |
Izaki bizidunek eragindako istripuak |
Ziztadekiko bereziki sentiberak diren langileek uxagarriak erabili behar dituzte, inoiz ez lurrunik, ezta loziorik ere. Kontaktu dermikorako, botika-kutxa eduki behar da lan-eremutik gertu, produktu egokiez hornitua. |
A. ONARGARRIA |
Ibilgailuek harrapatzea edo haien kontra kolpeak hartzea |
Ibilgailuan fabrikatzailearen erabilera-eskuliburuan adierazitako pertsona kopuruak bidaiatuko du gehienez, adierazitako tokietan eserita. Ez erabiltzea atoia jendea garraiatzeko. Ibilgailuen zirkulazio-noranzkoaren kontrako aldetik jaistea kabinatik. Aldian behin balaztak, klaxona, keinukariak eta ispiluak ondo daudela egiaztatzea. Ibilgailuen gidarien jarraibideak betetzea une oro eta seinaleak nahiz klaxona aintzat hartzea. Gidaria ohartarizi behar izanez gero, ibilgailuaren aurreko aldetik joan behar da. Eremutik alde egin behar izanez gero, dagokionari jakinarazi behar zaio. Lanak modu jakin batean antolatzea lanleku berean oinez eta ibilgailuetan lanean batera ez aritzeko. Komunikazio egokia edukitzea adar bereko langileen artean. Ibilgailuekiko maniobrak ikuspena ona bada soilik egin behar dira. |
A. TXIKIA |
Zarataren eraginpean egotea |
Zarataren neurketa higienikoak egitea eta, lortzen diren emaitzen arabera, indarrean dagoen legerian biltzen diren neurriak ezartzea. Ibilgailuko kabina itxita edukitzea lan bat betetzen ari garen bitartean. Makinen isilgailua egoera onean mantendu behar da. |
A. ONARGARRIA |
Bibrazioen eraginpean egotea |
Ibilgailuan eserleku erregularria edukitzea, indargetze-sistema eroso eta nahikoa duena. Aldian behin, ibilgailuko pneumatikoen, indargetzaileen eta esekiduraren egoera aztertu eta egiaztatzea. Ibiilgailuari azterketak egin behar zaizkio aldian behin, baita IAT egokia ere, makinen ereduaren arabera. Mantentze-lanetarako, fabrikatzailearen jarraibideen arabera jardutea beti, eta makinak egoki mantentzea. Ahal den guztietan, bibrazioen eraginpean egoteko arriskua sortzen duten lanak arrisku hori sortzen ez duten beste lan batzuekin tartekatzea. |
A. ONARGARRIA |