Arriskuaren balorazioa

Arriskua EKINTZA ETA TENPORIZAZIOA
Hutsala Ez du berariazko ekintzarik eskatzen
Onargarria

Ez da prebentzio-ekintza hobetu behar. Hala ere, irtenbide errentagarriagoak aztertu behar dira, edo karga ekonomiko handirik ez dakarten hobekuntzak.

Aldian behin egiaztapenak egin behar dira kontrol-neurriek eraginkortasunik galdu ez dutela ziurtatzeko.

Txikia

Ahaleginak egin behar dira arriskua murrizteko, eta horretarako, behar diren inbertsioak erabaki behar dira. Neurriak aldi jakin bakoitzean ezarri behar dira.

Arriskua txikia izanik ere oso ondorio larriak izan baditzake, ondoren beste ekintza bat beharko da, kalte-probabilitatea zehatzago ezartzeko, datu horretan oinarrituta kontrol-neurrien hobekuntza erabakitzeko.

Handia

Ez zaio lanari ekin behar arriskua murriztu arte. Litekeena da baliabide ugari behar izatea arriskua kontrolatzeko.

Arriskua aribidean den lan bati dagokionean, arazoari arrisku txikiak konpontzeko izaten den baino denbora laburragoan eman behar zaio konponbidea.

Onartezina Ez zaio lanari ekin behar arriskua murriztu arte. Ezinezkoa bada arriskua murriztea, lana debekatu egin behar da.

Arriskua identifikatu eta haren tamaina zehaztutakoan, kontrol eta zuzenketarik egokienak ezartzen dira, osasunerako kalterik izan ez dadin. Honako helburu hauek ezarriko dira, lehentasunaren arabera:

  • Arriskuaren jatorrira jotzea, hura ezabatzeko edo murrizteko.
    • Arriskuak ezabatzea:ahal dela, lehenik eta behin arriskua guztiz ezabatzeko helburua eduki behar da.
    • Arriskuak ordeztea:lan-baldintzak aldatzea arrisku txikiagoa edukitzeko.
    • Arriskua murriztea. Arriskua ezabatzea ezinezkoa bada, hark izan litzakeen ondorioak murritz litezke neurri zuzentzaileak ezarrita.
  • Lana pertsonari egokitzea, bereziki lanpostuen diseinuari dagokionez, baita produkzioko metodoei eta ekipoei dagokienez ere.
  • Arriskua sortzen duena arrisku txikia edo arriskurik sortzen ez duenarekin ordeztea.
  • Babes kolektiboa banakoaren aldean lehenesten dituzten neurriak hartzea.
  • Langileei behar diren jarraibideak ematea