Baso-inguruneetan lan egiteko oinarrizko prebentzio-neurriak

Baso-jarduerak ezaugarri errepikakorrak ditu, plantazioa dagoen lurraren ezaugarrien eta erabiltzen diren lan-ekipoen ezaugarrien mende daudenak. Lurra zenbat eta latzagoa izan, orduan eta ekipo konplexuagoak erabili beharko dira eta arrisku-faktoreak sortzeko aukera handiagoa izango da.

Oinarrizko premisa hau izango dugu abiapuntu: gure langileak behar bezala trebatuta daude egin beharreko lanetan eta esperientzia dute jarduera honetan. Bi faktore horietako bat betetzen ez bada, arrisku-egoerak asko areagotzen dira.

Gainera, ziurtzat ematen dugu lantalde bakoitzak gomendatzen diren segurtasun-baliabideak dituela eta horiek egokiro erabiltzen dituela, baita langileak horiek ondo erabiltzen trebatuta daudela ere.

Laburbilduz:

  • Langileak trebatuta daude eta esperientziadunak dira.
  • Norbera babesteko ekipamendua erabiltzea.
  • Betiere CE marka duten makinak erabiltzea eta makinei babesik ez kentzea.
  • Arrisku handiko lanetan, prebentzio-baliabidea edukitzea.