Arriskua | EKINTZA ETA TENPORIZAZIOA |
Hutsala | Ez du berariazko ekintzarik eskatzen |
Onargarria |
Ez da prebentzio-ekintza hobetu behar. Hala ere, irtenbide errentagarriagoak aztertu behar dira, edo karga ekonomiko handirik ez dakarten hobekuntzak. Aldian behin egiaztapenak egin behar dira kontrol-neurriek eraginkortasunik galdu ez dutela ziurtatzeko. |
Txikia |
Ahaleginak egin behar dira arriskua murrizteko, eta horretarako, behar diren inbertsioak erabaki behar dira. Neurriak aldi jakin bakoitzean ezarri behar dira. Arriskua txikia izanik ere oso ondorio larriak izan baditzake, ondoren beste ekintza bat beharko da, kalte-probabilitatea zehatzago ezartzeko, datu horretan oinarrituta kontrol-neurrien hobekuntza erabakitzeko. |
Handia |
Ez zaio lanari ekin behar arriskua murriztu arte. Litekeena da baliabide ugari behar izatea arriskua kontrolatzeko. Arriskua aribidean den lan bati dagokionean, arazoari arrisku txikiak konpontzeko izaten den baino denbora laburragoan eman behar zaio konponbidea. |
Onartezina | Ez zaio lanari ekin behar arriskua murriztu arte. Ezinezkoa bada arriskua murriztea, lana debekatu egin behar da. |
Arriskua identifikatu eta haren tamaina zehaztutakoan, kontrol eta zuzenketarik egokienak ezartzen dira, osasunerako kalterik izan ez dadin. Honako helburu hauek ezarriko dira, lehentasunaren arabera: