Aintzat hartuko da koniferoen zur zerratuaren lodiera eta zabalera % 0,25 areagotzen direla hezetasun-igoeraren % 1eko, % 20tik % 30era bitarteko tartean; eta % 0,25 jaisten dela hezetasun-edukiaren jaitsieraren % 1eko, % 20tik behera.
Hostozabalen zuraren kasuan, kontuan hartuko da lodieraren edo zabaleraren areagotze- edo jaitsiera-balioa % 0,25 izan beharrean, % 0,30 izango dela eukaliptorako eta haritz frantseserako, hezetasun-aldaketaren % 1eko.