Sailkatutako zurezko piezek ondoren mekanizatzen badira (arrabotatzea, zabaltzea edo ebakitzea), haien lodiera edo zabalera aldatzeko moduan, dimentsioen murrizketa ezin izango da taulan kontuan hartutakoa baino handiagoa. Murrizketa handiagoa balitz, zura birsailkatu beharko da dimentsio berrien arabera.
15. taula: UNE EN 14081-1 arauaren arabera baimendutako dimentsio-murrizketak.
DIMENTSIOAK ("c") | c ≤ 100 | c > 100 |
Gehieneko murrizketa (mm) | 5 | 10 |
Oharra: "c" lodiera edo zabalera da, mm-tan.