Terminoak eta definizioak
- Zerraketa-dimentsio: Makina bat zein dimentsiotara erregulatuta dagoen dimentsio zehatz bateko zura lortzeko.
- Benetako dimentsio: Zurezko pieza baten dimentsioa neurketaren unean.
- Dimentsio izendatu: Produkzio-prozesu jakin batean lortu nahi den dimentsioa (% 20ko hezetasun-edukiaz). Desbideratzeetan, dimentsio hori hartu behar da erreferentziatzat (kasu "idealean", desbideratzeak berdin zero izango lirateke).
- Desbideratze onargarri: Gehieneko eta gutxieneko desbideratze onargarrien konbinazioa.
- Dimentsio-perdoi: Gehieneko desbideratze onargarriaren eta gutxieneko desbideratze onargarriaren arteko aldea.