Armillaria mellea

Armillaria mellea Armillaria perretxikoak
Ezaugarriak
Hildako landareetan agertzen dira, udazkenean; baina landare biziak ere kutsa ditzakete, batez ere ugaztunek karraskatuta badaude. Gehiegizko material organikoa eta hotz eta bero handia aparteko haztegia dira armillaria perretxikoentzat. Intsektu hosto-galarazleak transmisio-iturri dira landare gazteentzat.
Tratamendua
Landarea kutsatzen denean, azikulak horitu eta behar baino lehenago erortzen dira, eta, ondoren, adaburuaren goiko aldean dauden adarrak ere erortzen dira. Infektatutako landarea hilabetea igaro baino lehen hiltzen da, udan euririk egin gabe hilabete-edo ematen badu. Landarea perretxiko horrek kutsatua egon daitekeelako susmoa izanez gero, sustraietan edo lepoan begiratu daiteke, pixka bat aztarrikatuta. Azalaren barruko aldean ere uzten du aztarna. Horren kontrako tratamendua hau da: kutsatutako landareak, sustrai eta guzti, kentzea eta hainbat sasoitan atseden hartzen uztea. Tratamendu fitosanitario gisa, Cubiet erabil daiteke sustraiak kutsatuta ez badaude.