Kontuan izan behar da hezean sailkatutako zurean, pitzatuak sailkatu ondoren, deformazioak eta dimentsio-aldaketak sor daitezkeela, materiala lehortzeko prozesuan pixkanaka agertuko direnak.
Horren arabera, "hezean sailkatutzat (WET GRADER)" edo "lehorrean sailkatutzat (DRY GRADER)" hornituko zaio zura erosleari. Hezean sailkatutako zuraren kasuan, erosleak kontuan hartu beharko du sailkatzaileak ez duela gaineratu ez pitzatuen ondoriozko zehaztapenik, ez gehieneko deformazioei buruzko eskakizunik.