Zuraren hezetasun-balioa % 3 eta % 30 artean dagoenean besterik ez da baliozkoa izango. Neurketa egin aurretik, neurgailua espeziearen eta tenperaturaren arabera doitu beharko da, erabilera-eskuliburuari jarraituz.
Pieza baten hezetasun-edukia bereizitako sekzio batean neurtuko da, muturretik (burutik) 1 metrora gutxienez; eta higrometroari piezaren lodieraren herenari dagokion sakonera emango zaio neurketa egiteko. Neurgailua sakonera horretara iritsiko ez balitz, hark uzten duen gehieneko sakonera erabiliko da.
Zur sorta baten hezetasuna neurtzeko, piezen gutxienez % 10etan egingo dira neurketak (ausaz aukeratuko dira), eta gutxienez 15 neurketa egingo dira guztira. Piezak bi hezetasun mota hauetako batean sailkatuko dira: