Garraioa

Garraio-lana enborrak menditik zerrategiko parkeraino eramatean dautza.

Garraio-eskakizunak trontzen tamainaren araberakoak dira. Paper-fabrikarako direnean, garraio-kostua optimizatzea ahalbidetzen duen moduan zatikatzen dira eta kamioian zabalean kargatzen dira. Zerrategirako direnean, trontzak 6 edo 8 metrokoak izaten dira, eta kasu berezietan, baita handiagoak ere.

Kargatzeko eta deskargatzeko prozesuak kamioian muntatutako garabien bidez egiten dira eskuarki. Gidariak, bere eserlekutik, ezin hobeto ikusten du enborra, eta parkean deskargatzean trontzen lehen sailkapena egiten du, diametroaren arabera multzokatuta eta zuraren egitura-erabilerarako egokienak aukeratuta.

FPK edo fabrikako produkzio-kontrolaren arabera, deskargatzen den unean identifikatu behar da zura. Identifikazio horrek zuraren jatorriaren berri emango digu. Gainera, jatorri bereko partida guztiaren helmuga bateratzen du.