ERRADIO ZURKARAK. Enborraren ardatzarekiko norabide perpendikularrean antolatutako eta bihotzetik kanpoalderantz orientatutako zelula multzoa. Balio handia dute identifikazioan haien konposizioagatik (homogeneoak, zelula berdinez osatuak; heterogeneoak, zelula prosenkimatiko eta parenkimatikoak dituztenak; edo osoak, zeharkako erretxina-arteka bat badute) eta egituragatik (uniseriatuak, ilara bakarrean; biseriatuak, bikoitzak, edo multiseriatuak, anizkoitzak, bertikalean zelula kopuru handiagoa edo txikiagoa dutenak).
Parenkima-zelulen multzoak ehun parenkimatikoa sortzen du eta zeharkako sekzioan zelula kopuru txiki bateko lodiera duten banda-itxurarekin agertzen da.
Haien posizioaren arabera, honela deritze: barreiatua (eraztunaren barruan, zelula gutxi-aski bakartuetan eta modu uniformean banatuak); mugakidea (haziera-eraztunaren mugan) edo metatrakeala (eraztunaren barruan, taldeak edo zerrendak osatuz).