Nolakoa da alea?

Alea da zuraren erantzun teknologikoarekin lotutako ezaugarri bat, torlojugintzako, taillako eta abarreko lan finei dagokienez.Ikuspegi anatomikotik, zuretan dauden luzetarako elementuen diametroen arteko erlazioaren mende dago. Horrela, zur batek ale larria edo zakarra duela esaten da elementuak handiak direnean eta begiratu hutsez antzeman daitezkeenean, makalaren kasuan, adibidez.