Nola agertzen dira hodiak?

Hostozabalen zurak desberdinak izan daitezke hodiek eraztunetan duten banaketaren edo haien elkartzearen arabera.

ZUR MOTAK HODIEN BANAKETAREN ARABERA.

Espeziearen arabera, hodiak zenbait modutan agertzen dira eraztunean eta porositate desberdineko zurak sortzen dituzte, eta hori erabiltzen da haiek identifikatzeko.

Eraztun porotsuetako zurak. Hodi oso handiak haziera-eraztunaren udaberriko ertzean eta txikiak udakoan. Porositate barreiatuko zurak. Ia ez dago tamaina-desberdintasunik udaberriko eta udako hodien artean.

Porositate erdibarreiatuko zurak. Tarteko egoera aurrekoen artean.

ZUR MOTAK HODIEN ELKARTZEAREN ARABERA:ELKARTUAK, ERDIELKARTUAK, BARREIATUAK.

Zeharkako ebakiduran, hodiak honela ager daitezke:

  • Bakartuak.
  • Kopuru txikian elkartuak.
  • Ugariak (lotutako hodi askoren multzoa).