Landareak eskuz landatzen direnean, lurra aldez aurretik prestatuta badago, pala zuzena da erremintarik egokiena; horrekin lan eginez, zanga bat egin dezakegu sustraiak bertan sartu eta zuzen gera daitezen. Sustraiak zuzen gera daitezken, zurtoinaren 3-4 cm-ko zatia lurperatu eta, ondoren, atera egin behar da. Segidan, sustraiak estaltzen dituen lurra trinkotu behar da.
Hazkuntzarik ezako egoeran dagoen landare hutsal andatzeko aldia azarotik martxo amaierara arte izaten da. Aldi horretan euri gutxi egin badu, hazkuntza-fasea hasi baino lehen ureztatzea gomendatzen da. Sustrai-lurdun landareen kasuan, aldi hori sanjoanetaraino luza daiteke; dena den, kontuan hartu behar da landarea hazkuntza-fasean dagoela, eta klima- eta zoru-baldintza egokienak bilatu behar dira.
Akats-ehunekoa % 8tik & 16ra bitartekoa izan daiteke, prestatzeko lanen eta landareak jasan behar dituen klima-baldintzen arabera. Garrantzizkoa da landarearen hezetasun-maila zaintzea.
Landarearen mantenugaiak gehitzeko, ongarritu egin daiteke. Landatu baino lehen, landatzearekin batera edo landatutakoan bota daiteke ongarria. Nolanahi ere, ez zaio ongarririk bota behar landareak lehiakide izango duen landarediari. Landareak mantenugaiak xurga ditzake sustraitu ondoren; hortaz, bi aukera daude ongarria emateari dagokionez: landarea landatu ondoren egitea edo lurra prestatzea belar eta sasiak kenduta.
Lurraren ezaugarrien arabera, komenigarria izaten da nitrogenoa, fosforoa eta potasioa gehitzea. Ongarri sintetikoak edo simaurra gehitu daiteke. Bada merke samarrra den ongarri bat, emaitza onak eman ditzakeena: txerri-kortetako urea. Ongarria hazkuntza-aldi bakoitzean eman daiteke berriz, lehen hazkuntza-fasean, eta, ondoren, bigarren edo hirugarreneko bakoitzean. Ongarri naturalak udaberria iritsi aurretik emango dira, eta sintetikoak, berriz, landarearen hazkuntza-etapan.
Landareak horizontal geratu behar du. Zurtoinaren 3 edo 4 cm lurperatu eta ondoren tira egiten badugu, sustraiak ondo kokatuta geratuko dira.