HAZIERA ERAZTUNAK. Luzetarako elementu anatomikoez (trakeida, zuntz, hodi eta abarrez) osaturik daude eta desberdintasunak dituzte sortu ziren urtaroaren arabera. Horrela, udaberriko zelulak zabalak dira, zelula-pareta finak dituzte eta lumen (barne-espazio hutsa) zabala. Aitzitik, udaren amaieran edo udazkenean sortutakoak meheagoak dira, lumen estuagokoak, baina pareta lodiagokoak eta lignina kantitate handiagoaz lotuak.
Espezieak bereizteko balio handia dute udaberriko eta udako zur talde bakoitzaren guztizko lodierak eta erlatiboak, horien arteko kolore-desberdintasunak eta haien antolaerak.