Zurgiharra marroi horixka eta marroi gorrixka artekoa, oso erretxinaduna. Zabalera oso aldakorreko zurgizena.
Erretxina-arteka oso lodiak, urriak, trantsizio-zuretan bikain kokatuak. Ebakidura tangentzialean lerro marroi luze gisa ikusten dira, trantsizio-zuraren gainean kokatuak.
Zeharkakoan ere begiratu hutsez ikusten dira trantsizio-zuretan jarritako puntu-lerro ilun gisa. Udazkeneko zur oso lodi, ilun eta erretxinaduna, trantsizio oso bat-batekokoa.
HEGOALDEKO PINU HORIA / PINUS TAEDA / LERKI PINUA
Pinus taeda, Pinus elliottii, Pinus palustris, Pinus echinata